Cristina Estebanezen hilketa salatzeko elkarretaratzera deitu dute
Emakumeen Mundu Martxako plataformak Barakaldon izandako emakume baten hilketa dela-eta elkarretaratzea deitu du bihar, asteazkena 8rako. Ohi moduan Bulebarrean izango da protesta ekimena, 19:30ean.
Elkarretaratzera deitzeko komunikabideetara zabaldutako oharrean plataformako kideek diotenez, “Emakumeon aurkako indarkeria gure gizartean gertatzen den giza eskubideen urraketa larrienetakoa eta hedatuenetakoa da”. Azken hilketa salatzeko eta egoera orokorraren aurkako jarrera agertzeko deialdia egin du plataformak.