‘Todas las horas son viejas’ diskoa aurkeztuko du Maria Berasartek
Maria Berasarte denbora luzez bizi izan da Portugalen. Fadoarekin maitemindu egin zen herrialde hartan, eta bertan grabatu zuen azken diskoa, ‘Todas las horas viejas’, bakarlari gisa egindako lehendabiziko lana. Berasartek gaztelaniaz abesten ditu fadoak. Carlos do Carmoren ustez, donostiarraren musikari erreferentea, «barru barrutik abesturiko fadoa baten aurrean gaude, baina inor imitatzeko asmorik gabe, eta badira edertasun harrigarriko musika uneak». Disko honetan fadoaren beste izen handi batzuk ere parte hartu dute, Tiago Torres da Silva idazleak eta Jose Peixotok, Madredeus taldeko kide ohiak. Portugalera egindako bidaiek ez dute Euskal Herritik urrundu. Iñaki Salvadorrekin edota Tanttaka konpainiarekin lan egin izan du, besteak beste. Ara Malikian, El Cigala edota Niño Joselerekin lan egiteko aukera ere izan du Berasartek. Bihar, Kursaaleko Ganbera Aretoan izango da, 20:00etan. Sarrerak 12 eurotan daude salgai.