Europako Kopan lehiatuko da Jon Santacana
Piztzalen (Austria) dabil egunotan Jon Santacana eskiatzailea (Loiola, 1980). Izan ere, Elbarrien Europako Kopan parte hartuko du bihartik igandera bitartean. Santacanak ikusmen arazoak ditu eta Miguel Galindoren laguntzarekin parte hartuko du probetan, Galindo baita bere gida. Eslalon erraldoia izango da Kopako lehenengo proba. Behin Piztzaleko proba bukatuta, bigarren etapa jokatuko dute Austrian bertan, baina beste pista batean, Kuhtaien, abenduaren 16tik 19ra.