Permach eta Alvarez absolbitu dituzte
Ezker abertzaleko hainbat kide epaitu zituzten duela hilabete Espainiako Auzitegi Nazionalean, 2004ko azaroan Anoetako belodromoan egindako ekitaldian “terrorismoa goretsi” zutelakoan. Tartean ziren Joseba Permach eta Joseba Alvarez donostiarrak eta Fiskalak hemezortzina hilabeteko espetxe zigorra eskatzen zuen. Gaur 13:45ak aldera Epaiaren berri eman du Espainiako Auzitegiak eta Arnaldo Otegi, Permach eta Alvarez absolbitu egin dituzte.