Erregeetako Krosa herritarrengana zabaldu dute
Uliako Gimnastica elkarteak Erregeetako Krosa antolatu du datorren urtarrilaren 6rako (11:45). Antolatzaileek jakinarazi dutenez, lehenengo aldiz, korrikalari amateurrek ere parte hartzeko aukera izango dute, profesionalekin batera. Hala, lasterketarako izen ematea dagoeneko zabaldu dute eta Internet bidez egin daiteke, kirolprobak.com webgunean. Urtero legez, Grosen barrera egin beharreko ibilbidea izango da eta 9,7 kilometro izango ditu.