Enrique Morente abeslaria hil egin da
Joan den astebukaeran, Kursaal Auditorioan abestekoa zen Enrique Morente, baina emanaldia bertan behera utzi zuen, Granadako artista ospitaleratu egin baitzuten. Ebakuntza egin zioten ostiralean, urdaileko minbizia antzeman baitzioten, eta sendatzeak okerrera egin du egunotan. Flamenkoaren berritzailetzat duten abeslari ezaguna gaur hil egin da, 68 urterekin, Madrilen. Hainbat musikari eta lagun izan dira bisitan egunotan.