Jaiotzak, Eguberriaren iragarle
Donostian, eguberrien usainean, jaiotzak agertzen hasi dira. Hauen artean jendearen harrera onena dutenak, Gipuzkoa plazakoarekin bat, herri ekimenez antolatzen direnak dira. Horren adibide dira, besteak beste, Gaiztarrokoa eta Loiolakoa. Bati zein besteari oso abegi ona egiten diete bizilagunek parte hartzera gonbidatzen dutelako. Eguberriak iragarri eta kaleak girotzen dituztelako gustatzen zaizkie jaiotzak merkatariei. Horien inguruko gehiago biharko paperezko Irutxuloko Hitzan.