KAE1 Ligako Gipuzkoako traineru onenaren saria jasoko du Donostiarrak
Joan den denboraldian KAE1 Ligako Gipuzkoako trainerurik onena izan zen Donostiarra. Hori dela eta, Gipuzkoako Arraun Federazioak Donostiarra-Kaiarriba Arraun Elkarteari bere lana saritzeko bandera bat emango dio. Gaur jasoko dute bandera arduradunek, 19:30ean, Anoetako Kirol Etxean.
Zerbait sinbolikoa izan arren, Klubak pasa den denboraldian egindako lanaren saria dela azpimarratu du klubak. Gainera, arraunlariei denboraldi berriari begira indarra emango diela uste dute.