'Txerritxo Berdea' Santo Tomas egunerako
Independentistak sareak Txerritxo Berdea izeneko kanpaina aurkeztu du gaur. Helburua, datorren urteko jardunari aurre egiteko 100.000 euro biltzea da: “Independentista bakoitzeko euro bat”. Bildutako diruarekin ekitaldiak antolatzeaz gain, egon litezkeen isunei aurre egiteko erabiliko dutela azaldu dute.
Donostiako eta Bilboko santotomasetan jarriko dute txerri itxura duen eltzeitsu berdea, jendearen eskura. Hala, hiriburu bakoitzean egingo duten kalejira banatan aldarrikapena kalera eramango dutela iragarri dute.