Roger Wolfe eta Vicente Llorente, Erakusleihoan
Jorge Manrique, Ruben Dario, Pablo Neruda eta Bukowskiren moduko klasiko eta maisuen ondorengo zuzena dela diote Roger Wolfe (Kent, Ingalaterra, 1962). 1986an bere lehen liburua argitaratu zuen, ‘Diecisiete poemas’, eta harrez gero, beste hogei kaleratu ditu: poesia, narrazio bildumak, nobelak… ‘Tangling Through the Slime’ poema liburua izan ezik, beste guztiak gaztelaniaz idatzi ditu. Hainbat artista donostiarrekin harreman estua du Wolfek. Rafael Berrio abeslaria eta Carmelo Iribarren idazlearekin, besteren artean. Diego Vasallorekin elkarlanean, ‘La Maquina del Mundo’ diskoko hitzak idatzi zituen.
Bihar, osteguna, Ernest Lluch kultur etxean ‘Noches de papel blanco’ azken liburuko poemak irakurriko ditu, baita bere egile gogokoenenak ere. «Irakurketa soila egitea ez dut gustuko. Poesia eta musika uztartuko ditugu emanaldi honetan. Halere, ikuskizun biluzia izango da, klasikoa. Ez dugu ikus-entzunezko baliabiderik erabiliko. Vicente Llorente musikari eta poetarekin izango da eszenatokian. Biolina eta pianoa tartekatuko ditu. Alacanteko artistak duela hiru urte ezagutu zuen Wolfe. Bere ustez, «Wolfe bere poesiaren interpreterik onena da».