Sagastieder plaza eraberritzen hasiko dira udan
Eusko Jaurlaritzako Ernesto Gasco Garraio sailburuordeak eta Odon Elorza alkateak Intxaurrondoko Sagastieder plaza eraberritzeko hitzarmena sinatu dute. Bi milioi euroko inbertsioa beharko duen egitasmoarentzat Eusko Jaurlaritzak 1,5 milioi euroko ekarpena egingo du eta Udalak gainontzekoa jarriko du.
Plazak hiru gune izango ditu: Txaratik hurbilen geratuko den gunean estalki berezi bat jarriko dute eta inguruan barreiatuko dituzten eserlekuekin aterpean edo gerizpean egoteko gunea izango du plazak. Jarraian, erabilera anitzetarako pistak egokituko dituzte; eta azkenik, Otxoki pasealekutik gertuen dagoen eremuan jolas parkea eta berdegunea atonduko dituzte.