Zirkulazioa etengo dute bihar gauean N-I errepidean
             Aldundiak jakinarazi duenez, Urak euskal agentzia Añorgan egiten ari den lanak direla-eta, N-I errepideko auto zirkulazioa geldiaraziko dute bihar gauean. Autoek ezingo dute, 22:30etik goizaldeko 2:30 arte, Errekaldeko sarbidetik igaro.                    
                    
        
    
 
								 
								
							 
					


 
                    