Bazkaltzera igo daiteke Uliako gazteentzako aterpera
2009ko uztailean ireki zuten 2006an suak kiskalitako Uliako gazteentzako aterpea. Urtebetean bisitari ugari hurbildu da lo egitera. Abenduko zubitik aurrera, logela hartuta izan gabe ere, aterpeko jangelan bazkaldu eta afaltzeko aukera eskaintzen dute Uliatik dabilen den ororentzat. Jangelak 60 lagunentzako lekua du.