Bera Bera eskubaloi taldeak 2011ko egutegia aurkeztu du
Irudi eta publizitate estrategia goitik behera aldatzea erabaki du Bera Bera eskubaloi taldeak. Horren ondorioa da, gaur aurkeztu dituzten webgune berria eta 2011ko egutegia. Taldeko jokalariak dira egutegiko protagonistak eta Pedro Usabiagak atera dizkie argazkiak. Egutegiaren helburua taldeak jendeartean son handiagoa lortzea da eta jada arreta deitzea lortu dutela azaldu dute arduradunek. Dagoeneko salgai dago egutegia, 10 euroren truke, honako tokietan:
- Kevian sport (Gipuzkoa plaza)
- Uralde liburudenda (Askatasunaren hiribidea)
- Eskubaloi federazioa (Anoeta kirol etxea)
- Bidebietako Erreka taberna, El Estanco eta Bidebieta frutategia
- Manteo kiroldegia