Gabonetan ez aspertzeko hamaika jarduera
Urtarrilaren 8a bitartean, hiriko haurtxoko, gazteleku eta hainbat aisialdi elkartetan ekitaldi mordoa antolatu dute. Gabonak Zuretzat izeneko kanpainaren barruan, 4-12 eta 13-21 urte bitarteko haur eta gazteentzako ekimenak bereizi dituzte. Denis Itxaso Kultura zinegotziak dei berezia egin die haur, gazte eta gurasoei, han eta hemen antolatzen diren jardueren berri izan, eta eskaintza zabalari “ahalik eta probetxurik” handiena ateratzeko.
Etxe ondoko haurtxokoan, gaztelekuan, Kursaal aretoan ala udaletxeko udalbatzar aretoan zer antolatuko duten ezagutzeko, www.donostiagaztea.org web atarian begiratu ala 943-481909 telefonora dei daiteke.
Astelehenetik aurrera, gainera, ekipamendu berri bat egongo da auzotar eta herritar guztien eskura: Aieteko kultur etxea. Bertako haurtxoko eta gaztelekuak ere eskaintza zabala izango dute Gabonetan.