Gazteentzako Kirol Ekintza bereziak prestatu ditu Donostia Kirolak
14 eta 23 urte bitarteko gazteek gero eta kirol gutxiago egiten dutela sumatu du Donostia Kirolak. Joera hori aldatzeko asmoz, gazteentzako Kirol Ekintza bereziak antolatu dituzte. Urtarriletik ekainera bitartean, aerobica, funkya, ziklo-indoor edota hip-hopa dantzatzen ikasi ahal izango dute Paco Yoldi, Altza, Bidebieta, Egia eta Benta Berriko kiroldegietan. Ikastaro bakoitzak 127 euroko prezioa du, kirol txartela dutenek, ordea, 90 euro ordainduko dituzte. Xehetasun guztiak ezagutzeko, www.donostiakirola.org webgunera jo ala 943-481881 telefonora dei daiteke.