Jon Anzaren auziari buruzko liburua aurkeztu du Txalapartak
Intxaurrondotarraren bizitza eta haren heriotzaren inguruan gertatutako kronologia osoa biltzen du ‘Jon Anza. ¿El ultimo crimen de estado?’ liburuak. Joseba Zinkunegik eta Juan Jose Petrikorenak “estalki modura jardun duen ikerketaren ibilbidea marrazten duen” liburua idatzi dute. Halaber, “gerra zikinaren pasarte berri baten susmo sendoa” plazaratu nahi izan dute.