Stephen Fry aktore eta zuzendaria Bretxan egon da euskararen inguruko dokumental baterako grabaketa egiten
Bisitari berezia izan dute gaur goizean Bretxako baserritarrek. Hain zuzen ere,
Stephen Fry aktore, aurkezle eta zuzendari ingelesa bertan izan baita dokumental baterako grabaketa egiten. Juan Mari eta Elena Arzak aita-alabak
cicerone lanak egin dizkiote grabaketa taldeari Parte Zaharreko merkatuan.
Irutxuloko Hitza-ri produktoreak azaldutakoaren arabera, “Stephen Fry BBCrako ari da hizkuntzaren inguruko
dokumental sorta
Stephen Fry aktore eta zuzendaria Bretxan egon da hizkuntzaren inguruko dokumental baterako grabaketa egiten.
egiten, eta hona euskararen inguru hitz egitera etorri gara”. Hori dela eta, sukaldariekin hiria eta beraien hizkuntza ohiturak ezagutzeaz gain, Xabi Paia bertsolaria ere elkarrizketatu dute arzaktarren jatetxean. Aipatu dokumental sorta “urtebete barru-edo emitituko dugu BBCren bigarren kanalean eta baita mundu osora hedatzen den BBC World zerbitzuan”, adierazi du grabaketaren arduradunak.