Yann Tiersen, Angel Unzu, The Divine Comedy, Mikel Urdangarin, 'Espazio hutsak', Javi Pez, 'Baginaren bakarrizketak'...
Donostia Kulturak hurrengo sei hilabeteetako musika eta arte eszenikoen programa aurkeztu du. Ekitaldi guztietarako sarrerak bihar, larunbata, jarriko dituzte salgai.
Popa, rapa, funka, klasikoa… Askotariko estiloak izango dira zuzeneko musika emanaldietan: Judith Jauregi piano jotzaile donostiarra (urtarrilak 26, Victoria Eugenia Antzokia), Micah P. Hinson (Urtarrilak 8, Victoria Eugenia Antzokia), Delafe y Las Flores Azules (Urtarrilak 28, Gazteszena), M-Clan (Otsailak 4, Victoria Eugenia Antzokia), Tote King (Otsailak 11, Gazteszena), Mursego (Otsailak 18, Lugaritz kultur etxea), Olof Arnalds (Martxoak 8, Victoria Eugenia Kluba),, Ainhoa Arteta (Martxoak 11, Victoria Eugenia Antzokia), Mikel Urdangarin (Martxoak 11, Lugaritz), The Divine Comedy (Martxoak 23, Victoria Eugenia), Javi Pez-en proiektu berria TRIZ3PS (Martxoak 19, Victoria Eugenia Kluba), Yann Tiersen (Maiatzak 4, Victoria Eugenia Antzokia), Angel Unzu (Maiatzak 5, Victoria Eugenia Kluba)… Antzerkian, euskaraz, Txaloren ‘Baginako bakarrizketak’ (Martxoaren 10etik 12ra, Antzoki Zaharra), Pikor Teatroren ‘XL Town’ (Martxoak 18-19, Gazteszena) Dar-dar antzerki taldearen ‘Etzi’ (Otsailak 12-13, Antzoki Zaharra) edota Higa Teatroren ‘Espazio hutsak’ (Otsailak 2-3, Victoria Eugenia) izango dira ikusgai taula gainean.