Donostia, zientziaren hiria
Donostia “Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria” da gaurtik aurrera. Cristina Garmendia ministroak eman du gaur albistearen berri, EHUren Ibaetako Campusean, fisikako gunea inauguratu duenean. Hori dela eta, materia zientifikoan ikusgarritasun handiagoa izango du Donostiak eta lehentasuna izango du zientzia biltzarrak, programak eta antzekoak bertan antolatzeko.
Donostiarekin batera, Eibar da izendapen berdina lortu duen Gipuzkoako herria eta Bizkaiko Ermua ere tartean dago. Guztira, Estatuko 30 hiri aukeratu dituzte, 100 hautagai baino gehiagoren artean.