Oihana Agirre urtarrilaren 12an epaituko dute
Oihana Agirre egiatarra urtarrilaren 12an epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean. Euskal presoen eskubideen alde manifestazio bat deitzegatik izango da epaitua, hain zuzen ere. 2007ko irailean, Kontxako estropaden bigarren iganderako deitua zegoen manifestazioa; urte hartako urriaren 2an atxilotu zuen Agirre Espainiako Poliziak eta preso eduki zuten 2008ko abenduaren 11ra arte. Orduan baldintzapean libre geratu zen, 12.000 euroko bermea ordaindu ondoren.
Fiskalak 12 urteko espetxe zigorra eskatu du Agirrerentzat, talde terrorista bateko kide izatea egotzita. AVTk, berriz, hamahiru urteko zigorra eskatu du, “antolakunde terrorista bateko zuzendari” delakoan.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak babesa eskaini dio Agirreri eta Egian mugimenduak egingo dituzte epaiketaren aurka:
- Urtarrilaren 8, 12:00etan: Prentsaurrekoa plaza haundin.
- Urtarrilak 11, 19:30ean: Manifestazioa plaza berritik.
- Urtarrilak 12, 12:00etan: Elkarretaratzea Epaitegiaren aurrean.