Aurten ere Jaurlaritzak Enplegu plana sustatzea nahi du Elorzak
Odon Elorza alkateak 2011n ere langabetuei zuzenduriko Enplegu plana sustatzeko deia egin dio Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Ongizate saileko ardura duen Gemma Zabaletari. Iaz, Donostian, plan honen bidez, 1.200 lagunek sei hilabeteko kontratua lortzeko aukera izan zutela adierazi du.
Alkateak uste du, era berean, urtarrilaren lehenengo egunetik itxita dagoen Chillida Leku museoa udaberrian berriz irekitzeko moduan egongo direla. Familiaren eta erakundeen artean adostasunera heltzeko nahia dagoela berretsi du.