Donostiak metro koadro garestiena du
Hirian etxebizitza erosten dutenek inon baino gehiago ordaintzen jarraitzen dute. Fotocasa.es webguneak azken hiruhilabetan bigarren eskuko etxebizitzen salmentak Espainian izan duen bilakaera aztertu du eta egun, hirian metro koadroa 5.445 eurotan dagoela zehaztu dute. Zerrendan bigarrena Herrialde Katalanetan dagoen Sitgesek jarraitzen du. Han metro koadroa ia mila euro merkeagoa da: 4.458 eurokoa.
Joera orokorra beheranzkoa izan bada ere, aztertutako 380 udalerrietatik 96tan prezioak gora egin du. Hirian, esaterako, %6,5 hazi da prezioa 12 hilabeteko epean. Espainian %3,8 egin du behera metro koadroaren salneurriak, Donostiakoaren erdia baino gutxiago den 2.262 eurokoa baita batez bestekoa. Zonaldeko EAE da, berriro ere, prezio altuenak dituen erkidegoa. Abenduan 3.736 eurotan zegoen metro koadroa, aurreko urtean baino % 1,9 merkeago, baina salneurria Espainiako batez bestekoa baino %65 altuagoa da.