Gros, Intxaurrondo ala Altzara zabal daiteke bosgarren edukiontzia
Amaratarrak dira egun hirian hondakin organikoak bereiz ditzaketen bakarrak. Udalaren nahiz Gipuzkoako Hondakin Partzuergoaren erronka, baina, sistema hau auzo eta udalerri guztietara zabaltzea da.
Baliabide ekonomikoak baldintzatuta, pixkanaka zabalduz joango den ekimena da. Hori dela-eta, hurrengo urtean bosgarren edukiontzia beste bi auzotara zabaltzea da Udalaren asmoa.
Ideia hau aurrera atera dadin, lehiaketa jarri dute abian eta sei hilabete barru erabakiko dute nor arduratuko den edukiontziak eta zabor organikoa jasotzeko sistema hiriko beste zenbait kaleetan barreiatzeaz.
Lehiaketaren oinarrien arabera, Intxaurrondo eta Altza dira bosgarren edukiontzia jasotzeko udal arduradunek proposatutako auzoak. Alberto Rodriguez Hiri Mantenu zinegotziak, aldiz, hautagaiak oraindik finkatzeke daudela argitu du.
Jasotzeko sistema eraginkorra izan dadin, biztanleria handiko auzoak aproposagoak dira, prozesuari etekin handiagoa ateratze aldera. Era horretan, Gros ere hautagai bilakatu da.