Jesus Españak irabazi du Erregetako Krosa
Jesus España madrildarra faboritoen artean zegoen eta azkenean berak eskuratu du 81. Erregetako kroseko txapela. Europako 5.000 metrotako txapeldun ordea da España eta Uliako Gimnastikak antolatutako 9’6 kilometrotako ibilbidea burutzen lehena. Evans Mayoyo iritsi da bigarren postuan eta hirugarrena, berriz, Abdellah Taghrafed izan da. Lehenengo bi sailkatuak besarkatu egin dira helmuga gurutzatu bezain laster. Emakumeei dagokienean, Malika Asahay marokiarra izan da garailea, bigarren urtez jarraian.
Lehenengo aldiz lasterketa herritarrei zabaldua egon da eta guztira, 220 korrikalarik parte hartu dute. Beroak ere protagonismoa hartu du, 18 graduko tenperatura egon baita.