Realak berdindu egin du Rayoren aurka
Realak gaur ekin dio Superligako bigarren faseari. Rayo Vallecano jaso du Zubietan talde txuri-urdinak eta maila ongi baino hobeto mantendu du. Golik gabeko berdinketarekin bukatu da partida. Norgehiagokaren luzapenean, Realeko Marinak sekulako baloia jaurti du aurkarien atera, baina zoritzarrez, zutoinean jo eta kanpora joan da.
Datorren igandean Barcelonaren aurka neurtuko ditu indarrak Donostiako taldeak.