Jon Txakartegi, abenduko entrenatzaile onena
Saskibaloian berezitutako solobasket.com webguneak Jon Txakartegi donostiarra aukeratu du abenduko entrenatzaile onena. Hilabetero hoberenak hautatzen ditu solobasket-ek eta oraingoan Azpeitiako Iraurgi Lan Mobel taldeko entrenatzaileak izan du ohorea.
Egia esan, ez da harritzekoa, 2010eko azken hilabetean hiru garaipen eta bi porrot bildu baitzituen Txakartegik zuzendutako taldeak eta tartean, Santurtzi eta Tijola indartsuei irabazteko gai izan zen. Iraurgik iaz lortu zuen Zilarrezko LEB Mailara igotzea eta momentu honetan sailkapenaren erdikaldean dago, jaitsiera postuetatik aparte.