Naturaren irudi ikusgarrienak
Ostiralean iritsiko dira Kutxa Boulevard aretora aurtengo Naturaren Argazkilariak (Wildlife Photographer of the Year) lehiaketako irudiak. Munduko laurogei herrialdetako argazkilariek parte hartu dute lehiaketan. 31.152 argazki aurkeztu dituzte. Donostian laurogeita hamazazpi argazki zintzilikatutuko dituzte. Sarituak edota irabazleak izan dira guztiak. Azken hiru urteotan 15.600 pertsona joan dira lehiaketako irudiak erakarrita.Erakusketa otsailaren 13a arte izango da ikusgai. Ostiralean 17:00etatik aurrera zabalduko dituzte ateak