Abian dira Pasealeku Berria txukuntzeko lanak
Iritsi dira langileak Pasealeku Berrira eta gaur ekingo diote azaroko itsas ekaitzak eragindako txikizioa konpontzeari. Eguzki talde ekologistak, hain justu, lanen atzerapena kritikatu du, bi hilabete igaro baitira itsas kolpea gertatu zenetik.
Espainiako Gobernuko Ingurumen ministerioak du lanen ardura baita finantziazioarena ere. Zuloa ez da nolanahikoa, hortaz, denbora beharko dute dena estaltzeko. Odon Elorza alkateak, dena den, lanak Aste Santurako bukatuta egotea espero du. Aldiz, lanak aurrera joan ahala, aurreikusi gabeko oztopo eta zailtasunekin egin dezaketela topo ohartarazi du. Lanak lehenbailehen bukatzea beharrezkoa dela nabarmendu du, halaber; oinezko nahiz inguruko negozioentzat «kalte handia» baita Pasealeku Berria itxita egotea, dio.