Donostia 'Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria' izendatuko dute bihar
Donostia Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria bezala izendatuko dute bihar, Madrilen, beste 27 herrirekin batera; tartean, Ermua eta Eibar. Madrileko ekitaldia Asturiaseko printzipeak eta printzesak zuzenduko dute, baita Cristina Garmendia ministroak ere. Izendapenak hiru urterako balio du eta behin denbora tarte hori igarota, izendapena berritu egin daiteke edo ez, hirian gertatutakoaren arabera.