Hiru hilabetean ia 150 izendapen eta hogeita hamalau sari eskuratu ditu Kimuak programaren azken uztak.
Hiru hilabetean ia 150 izendapen eta hogeita hamalau sari eskuratu ditu Kimuak programaren azken uztak. Berri onak dira euskal zinemagileentzat. Europako film laburren jaialdi garrantzitsuenetan ere izango dira bi lan. Clermont Ferranden Kote Camacho eta Txintxua Films-en
‘La gran carrera’ lana lehiatuko da. Otsailaren 4tik 12 ra egingo dute jaialdia. Lasarteko hipodromoan, 1914an girotuta dago. Artxiboko irudiak eta animazio digitalean egindako lana tartekatu dituzte egileek.
Urtarrilaren 26tik otsailaren 6ra, berriz, Isabel Herguera donostiarraren ‘Amar’ animazioko film laburra Rotterdamera iritsiko da. Sei aldiz saritu dute jada.