Oihana Agirreren aurkako epaiketa hasi da
Madrilgo Auzitegi Nazionalean gaur hasi dute Oihana Agirre egiatarraren aurkako epaiketa. Askatasunako kide izatea leporatzen diote, eta fiskalak hamabi urteko espetxe zigorra eskatu du. Hainbat egiatarrek babesa eman nahi izan diote Agirreri eta horretarako elkarretaratzea egin dute Egiako epaitegiaren aurrean.
Bere etxetik hartu zuten pen-drive bat aurkeztu du fiskalak Agirre Askatasunako kide zela argudiatzeko. Bestetik, hainbat manifestaziotako buruan izan zela ere esan du, eta zenbait agerralditan parte hartu zuela.
Ainhoa Baglietto Agirreren abokatuak, berriz, absoluzioa eskatu du, dokumentazio hori atzeman zioten arren, harena zenik ezin delako frogatu. Agirrerena dela frogatuko balitz ere zigorra murriztu egin beharko litzatekeela esan du defentsak. Bagliettok esan duenez, frogatuta dagoen gauza bakarra Agirrek ikastola batean lan egiten zuela da, eta AHTaren inguruko dokumentazioa izateak ez du ETAko kide bihurtzen.