Richard Oribek Joko Garbiaren 2010eko diploma jasoko du
Richar Oribe igerilari paralinpiarrak sari berri bat jasoko du; 2010eko Joko Garbiaren diploma. Sari banaketa urtarrilaren 27an egingo dute, Suitzako Lausana hirian.
Richard Oriberen garaipen zerrenda bukaezina da. Izan ere, lau Paralinpiar Jokoetan lortutako 14 dominez gain, Espainiako, Europako eta Munduko beste hainbat txapelketetako garailea ere izan da.