14 donostiar absolbitu dituzte
Kale erasoetan parte hartzea edo laguntzea egozten zieten hamalau gazte donostiarrak absolbitu egin zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak, astelehenean. Kontua gora-beheratsua izan da. Izan ere, abokatuek akordioa lortu zuten fiskalarekin epaiketa abiatu baino lehen, baina azken unean, bertan behera gelditu zen akordioa. Beraz, eztabaida handia sortu zen epailearen eta abokatuen artean. Fiskalak 4 eta 12 urte arteko kartzela zigorra eskatzen zuen auzipetuentzat, talde terroristako kide izatea edota laguntzea leporatuta. Orain, denak absolbitu ditu epaileak. Auzipetuen artean Herria tabernako tabernari izandakoak eta elkarteko zuzendaritza taldeko kideak zeuden.