Fiskaltzak 18 urteko espetxe zigorra eskatu du Loiolako Erriberako bortxaketa kasuan
Fiskaltzak 18 urteko espetxe zigorra eskatu du Loiolako Erriberan izandako bortxaketaren ustezko egilearentzat. Erasoa 2008ko urriaren 25eko goizaldean gertatu zen. Auzipetuak biktima jarraitu eta bortxatu zuela iritzita egin du zigor eskaera. Erasoa jasan zuen emakumearen abokatuek, ordea, 20 urteko eskaerari 30.000 euroko kalte ordaina gehitu dio.
Akusatuari beste lau eraso egin izana leporatu diote, eta azkeneko bietan bere errua aitortu du. Poliziaren arabera, Loiolako Erriberako kasua dela-eta harrapatu zuten eta beste lau erasoekin lotzea lortu zuten.