Haur Danborradaren 50. urteurrena ospatuko dute
Donostiako Haur Danborradak 50 urte beteko ditu aurtengo urtarriaren 20an. Izan ere, 1927tik 1961era Euskal Bilera izan zen danborradako protagonista bakarra, baina urte hartan hainbat ikastetxe batu ziren eta lehenengoz elkarrekin desfilatu zuten Donostiako kaleetan zehar. Mende erdia ospatzeko, bihar, 17:00etan, ekitaldi berezia egingo dute ikastetxe horiek Konstituzio plazan. Bertan, Inax Aizpurua omenduko dute.