Kalitate turistiko onena duen norakoa da Donostia
Donostiak norako turistikoen kalitatea neurtzen duen SICTED saria jaso du. Sortu berria den programa horretan parte hartzen duten estatuko 106 norakoei gailendu zaie, besteak beste, Europako Kultur Hiriburua izateko lehiakide dituen Burgos, Kordoba eta Segobiari.
“Kalitate turistikoaren aldeko ibilbideagatik eta norakoen lehiakortasuna hobetzeko ekimenen kudeaketan erakutsitako merituengatik” Batzordeak Donostiari saria ematean kontuan hartu dituen irizpideak, besteak beste, hauek dira:
- Norakoan parte hartzen duten enpresen kopurua
- Parte hartzen duten sektoreen kopurua
- Kalitate baldintzak betetzeko norakoak dituen behar zehatzen ikerlana
- Parte hartzaileei zuzendutako formazio eta informazio lanak
- Formakuntza eta tailerretako parte hartze maila
- Norakoan saritutako enpresen kopurua
- Erkidegoarentzat norakoak duen garrantzia
- Hobekuntza taldeak
- SICTEDen sustapen eta hedapen ekimenak
- Norakoaren eraginkortasun maila