Kirolgiren 2011ko taldea aurkeztu dute
Aldundiak kudeatzen duen Kirolgi Fundazioak hainbat euskal kirolari babesten ditu. 2011 urteari begira, aurkezpen berezia egin nahi izan dute eta horretarako, Anoetako borroka arteen teknifikazio egoitza aukeratu dute. Bertan, tatamiaren gainean bildu dira, kirolariak, Aldundiko arduradunak, Kirolgiko kide diren 19 enpresa eta erakundeak eta kazetariak. Guztiak etxeko zapatilekin, noski, tatamia ezin baita kaleko oinetakoekin zapaldu.
Kirolgi osatzen duten enpresa edo erakunde bakoitzeko arduradun banak, kirolari batek sinatutako elastiko bana jaso du, kirolari baten eskuetatik. Tartean, ez dira goi mailako kirolari donostiarrak falta izan: Ekaitz Saies palista, Naroa Agirre pertika jauzilaria, Mikel Garmendia triatloilaria… guztiek ere denboraldi bikaina osatzea espero dute. Zorte on guztiei!