Amarakaldek Armeria plaza bilakatuko du San Sebastian egunaren erdigune
Amara Berri, Amara Osinaga eta Loiolako Erriberan irtengo diren 12 danborradek Armeria plaza izango dute gune nagusi gisa, San Sebastian egunean. Hori dela-eta, hiriaren alde horretako danborrada bakoitzak bere logoa izango du zintzilik Armeriako balkoietatik behera.
Bandera guztiak Amarakaldeko Inaki Regilek diseinaturiko logo eta euskarriaren gainean egindakoak dira. Regilek azaldutakoaren arabera, Amarakaldek jarritako irudia olatu itxura dauka, baina marrak eten txikia dauka «danborrada berriei tartea uzteko». Bandera guztiek, beraz, olatu urdinarekin batera, danborrada bakoitzaren logoa eta sorrera urtea barneratuko dute.
Berrikuntza honekin batera, Donosti Cup Amarako danborrada berriari ongietorria eman zioten zutohialen aurkezpenean. Jesus Ausejo Amarakaldeko presidenteak azaldu zuenez, «hasi ginenean, duela 11 urte, auzoa hilik zegoen, bizpahiru danborrada zeuden. Orain berriz, 12 gaude, eta horietako gehienak azkeneko 10 urteetan sortu dira». Era berean
, Eskola Politeknikoko danborrada desagertu dela jakinarazi zuten ere.
Ohorezko Zapia, Zorroagari
Armerias gune nagusia izango bada ere, Amarako danborradek auzoko beste hainbat tokitan kontzentrazioak egingo dituzte auzoa jaiez beteko dutela
Horietako azkenean, hau da, banderaren jaistean, Amara Berri Ikastetxeko danborradak urtero banatzen duen Ohorezko Zapiaren ematea egingo dute. Aurten Zorroaga zahar-egoitza saritu dute, auzotarrei laguntzeko egindako lana dela-eta.