Gula postua jarriko du Donostiarrak
Donostiar guztiek izango dute plana San Sebastian bezperarako eta Donostiarra Arraun kluba ez da gutxiago izango. Klubak bere webgunearen bidez jakinarazi duenez, Sarriegi Plazan Angu-Liada egingo dute, urtarrilaren 19an, 18:00etatik 21:00etara. Urkatx arraindegiek antolatutako du jaia eta angulak eta gulak izango dira protagonistak.
Donostiarrak salmenta postua izango du jaian eta bertan, gula zorroak 2’5 eurotan salduko dituzte. Erosleen artean 500 elastiko zozketatuko dituzte eta lortutako dirua klubarentzat izango da.
Bestetik, 19:30etik 20:15era bi ergometro jarriko dituzte kalean eta saio onena egiten duenak angula kilo bat irabaziko du.