Kimuak-eko lanak gaur erakutsiko dituzte Victoria Eugenian
Kimuak programaren azken uztak ia 150 izendapen eta hogeita hamalau sari eskuratu ditu epe laburrean. Oraindik bide luzea dute zain.Gaur, 20:00etan, Victoria Eugenia Antzokian proiektatuko dituzte. Jaialdiz jaialdi ibili eta gero, 2010eko katalogoko film laburrak lehen aldiz izango dira ikusgai Donostian: Asier Altunaren Artalde, Angel Aldarondoren Ondar ahoak, Kote Camachoren La gran carrera, Isabel Hergueraren Amar edota Borja Cobeagaren Un novio de mierda, besteak beste. Sarrerak 3,70 eurotan daude salgai.