Garberako suhiltzaile parkea, Aste Santurako
Suhiltzaileen egoitza berria altxatzeko lanak 2007an hasi baziren ere, uste baino denbora gehiago behar izan dute lanak amaitzeko. Duñike Agirrezabalaga Proiektu eta Herri Lan zinegotziak esku artean dituen azken aurreikuspenen arabera, Aste Santurako prestatu beharko dituzte suhiltzaileek Garberara lekualdatzeko maletak.
Obra nagusia hilabete bukaerarako egongo da amaituta. Ondoren, suhiltzaileak eroso egon daitezen, beharrezkoak dituzten tresna eta altzariak jarriko dituzte. Horretarako, bi hilabete beharko dituztela kalkulatu dute.