Ana Frank, gogoan
Nazismoaren atzaparretatik ihes egiteko bi urtez ezkutuan bizi behar izan zuen Ana Franken pasadizoak ezagutzeko erakusketa zabaldu dute Aieteko kultur etxean. Apirilaren 30a bitartean zabalik egongo den erakusketaz gain, hilabete horietan zehar, solasaldi desberdinak antolatuko dituzte, Diego Carcedo kazetariaren, Reyes Mate filosofoaren eta Jorge Semprun idazlearen eskutik. Ana Frankek bere babeslekutik ikusten zuen zuhaitza gogora ekartzeko, gaztainondo aldaxka landatu zuten atzo.