Oihana Agirreri zortzi urteko espetxe zigorra ezarri diote
Oihana Agirre egiatarrari zortzi urteko espetxe zigorra jarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Urtarrilaren 12an epaitu zuten Madrilen Askatasuneko kide izatea egotzita. Fiskalak 12 urteko espetxe eskaera egin zuen bere aurka eta defentsak libre uzteko eskatu zuen, presoekiko elkartasunak eta errepresioaren salaketak ezin duela delitua izan argudiatuz. Defentsak Espainiako Entzutegi Gorenean errekurtsoa jarriko du epaiaren aurka.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak elkartasuna erakutsi nahi izan dio Agirreri, bere webgunean jarritako ohar baten bidez: “Gure aldetik eguneroko lanean aurrera egiteko konpromisoa hartu nahi dugu, eta bide honetan aurrera egitera deitzen ditugu herritarrak”.