Fortunako igerilariek hainbat domina lortu dituzte Espainiako txapelketan
Espainiako Igeriketa Masterra jokatu dute joan den asteburuan, Pontevedran (Galizia). Bertan, besteak beste, Fortuna Kirol Elkarteko kideek parte hartu zuten eta zehazki, Luis Goñi txapelduna izan zen 400 eta 800 metro libreetako probetan. Gainera, Espainiako marka hautsi zuen Goñik lau probatan. Bestetik, Aitor Goñik bigarren postua lortu zuen bizkarreko 200 metroetan eta Mikel Seminario hirugarrena izan zen tximeletako 50 metrotako proban.
Emekumezkoei dagokienean, Maite Garciak txapelketa bikaina osatu zuen, parte hartutako lehia guztietako garaile izendatuta.