GBCk 300 sarrera oparituko ditu
Lagun Aro GBCk Menorcaren aurka jokatuko du datorren igandean (otsailak 6, 12:30) Donostia Arenako kantxan. ACB Ligako 20. jardunaldiari dagokion partida izango da eta taldeak afizioaren babesa nahi du, emaitza txarren boladari agur esateko. Beraz, klubak hala erabakita, GBCko Anoetako bulegotik igarotzen diren lehenengo 150 bazkideek bina sarrera jasoko dituzte doan. Bulegoaren ordutegia honakoa da: 9:30-13:30 eta 16:30-18:30.