GBCk eskainitako 300 sarrerak bi egunetan bukatu dira
Lagun Aro GBCren Anoetako bulegotik igarotzen ziren lehenengo 150 bazkideek GBC-Menorca partidarako (igandea, 12:30) bina sarrera doan jasoko zituztela jakinarazi zuen klubak duela bi egun. Sarrerak dagoeneko, agortu dira, hala ere, sarrera gehiago salgai egongo dira Internet bidez eta partidaren egunean Illunbeko lehiatilan.