Igerilekua udan zabalduko dute
Ekainaren 15erako Intxaurrondoko kiroldegiko kanpoko nahiz barruko igerilekuak zabaltzeko moduan egongo dira. Soinketa eta ikastaroetarako gelak, berriz, udazkeneko bukatuko dituzte, Kirol Ekintzen ikasturtea hasten denerako. Siustegiko eraikina, kultur etxea barne, Gabonetarako erabilgarri egongo dela aitortu du Odon Elorza alkateak. Siustegiko eraikinak, gainera, beste ekipamenduek ez duten zerbitzuak eskainiko ditu. Kultur etxearen eremuan, esaterako, gazteleku, haur txoko eta liburutegiarekin batera, kontzertuetarako areto zabala izango du. Kiroldegian, berriz, estalita eta estali gabeko igerilekuez gain, spa gunea. «Direnak eta ez direnak gastatu» dituztela adierazi du Elorzak. Denera, 21 milioi euro. Hori dela- eta, erabilera handia izatea eskatu die herritarrei. Gauez ere zabaltzeko aukera izango duten kontzertuetarako areto eta kafetegia gazteen topagune izango dela uste du alkateak. Kiroldegian ere jende andana ibil liteke, Kirol Txartelarekin sartu ahal izango delako.