25.000 sarrera saldu dituzte Bon Joviren kontzerturako
Bon Jovi 2011ko uztailaren 29an izango da Anoeta Estadioan.
AEBetako rock taldeak hurrengo uztailaren 29an emango duen zuzenerako 25.000 sarrera saldu dituzte jada. Anoeta Estadioan izango dute hitzordua Bon Joviren zaleek. Sarrerak Ticketmaster sarean daude salgai. Eserleku erreserbatuak 75 eta 65 eurotan daude salgai. Diamond Ring Vip Experience sarrera bereziak 275 eurotan, eta 85 eurotan, Golden Circle-ean egoteko aukera ematen dutenak. Pistako sarrera arruntak, berriz, 50 eurotan.