Autobus geltokia eraikitzeko, hiru enpresa
Hiru enpresa talde daude Norteko geltokian eraikiko duten autobus geltokiaren hautagaien artean: Campezo eta Moyua, Afisa eta Giroa eta Transitia eta Muria. Eskaintzarik interesgarria nork egin duen ezagutzeko hilabete beharko dela adierazi du Odon Elorza alkateak.
Egun, azpiegituraren aurreproiektua besterik ez dago mahai gainean. Enpresa irabazleak, hortaz, sei hilabete izango ditu behin betiko proiektua osatzeko. Eraiki ez ezik, hautatutako enpresak Atotxako autobus geltokia kudeatuko du ere.